XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AlbizturIru edo lau illabete igaro diran oetan Albiztur'en uste gabeko gertakariak izan ditugu.
Geientzuk oituta geunden soroan edo basoan lan egin, al zanean txiki-erdiren bat ustu, jan eta lo egiten bakarrik, ukulluko gizentzen dagon abere baten erara gizonak beste zer egiñik ez balu bezela.
Baña noizbait oartu gera beste eginkizun geigo ere badirala, ta beti lo egon gabe esnatzeko garai dala.
Abertzaletasunaren txinparta piztuaz eratu da nolabait Buru Batzarra, emendik sartu dira
Miñ ori bidezkoa dan edo ez, bakoitzak aztertu dezala, bere barrenen, baña geiegi azaldu gabe; geiegi azaltzen dunak ez du bere burua goratzen, makurtu baizik.
Guziok, Jaungoikoaren seme bezela anaiak gera, ta obe degu anai bezela bizi.
Orretarako bear bearrekoa da oraindañoko zirztilkeri ta jauntxokeriak erabat uztea; gauzak zuzen bidetik eratzen saiatzea.
Utzi bada seta dolor eta mingarriak; eten, bear dan aldetik ari zipotz ori; bada jakin, abertzaleak ezgatozela iñoren txori-izugarri izatera.
Arbertzaleak ez gatoz jauntxokerian ikastera; gatoz Jaungoikoa ta Lege Zarra goiburu ditugula, Bere agindupean alkarri lagunduz al degun guzia egitera Bere alde, Albiztur'en alde ta Euzkadi'ren alde.
Ezinki guzien tartetik iriki bidea, ta artu giñuzen oraindañoko asmo guziak bete ditugu, igandeko jai ori egitean.
Egun atsegiña igaro gendun, etorri zitzaizkigun lagunen artean, abertzaletasuna sendotuz.
Lagun asko bildu giñan, itzaldi ederrak entzun giñuzen eta pakeari erasan gabe bukatu zan jaialdia.
Alkarri lagunduaz, ara zer egin liteken; uste ez dan gauz asko.
Laguntza ori, abertzale artean, al daneraño eskeñi diogu alkarri.
Emakumeak bene benetan lagundu digute ta oiei zor zaie aipamenik bereziena.
Oraindik geigo; bere etxean eman du toki ederra
Naiz bere apaltasunari kalte egin ezin utzi nezake Errezola'tar Rita
Emakume Batza'ren oñarria au izan da, ta bere berea dan gauzari bezela begiratuz saiatuko da, aurrera ere, Jel'en alde.
Agorra'ren 21'an.
Abertzale bat.